lunes, 11 de enero de 2010

TELMO ZARRAONAINDIA "ZARRA"

1921-ko urtarrilak 20an jaiotako aurrelari euskalduna zen hau. Askok berataz jakingo duzue, erreferentzia askorengaitik. Bertan bakarrik aipatuko dot danok jakindakoa. Buruz ondoen errematatu izan duena Athletikeko historian zehar zen, baina baita inoiz izan dogun aurrelaririk onena baita.

Berari dagokion anekdota ez da bakarra, baizik eta bost dira. Baina ez dira bakarrak, asko ditu eta.

LEHENENGOA: Ligan 252 goleko errekorra ezarri zuela, oraindik gainditu gabea.

BIGARRENA: Denboraldi bakarrean 38 gol sartu zituela ligan, nahiz eta Hugo Sanchezek berdindu, Telmok 8 partidu gutxiagotan sartu zituen.

HIRUGARRENA: Estatuko Kopako golegilerik handiena izan da historian zehan 81 golekin guztira.

LAUGARRENA: Pitxitxi trofeoa gehienetan irabazi izan duena dela, guztira 6 biderrez garaikurra altxatuz.

BOSTGARRENA: Estatuko selekzioarekin portzentajerik onena dauka golak burutzerako orduan. 20 partidutan 20 gol. Partiduko gol bat sartuz.

Gaur egunean horrelakorik ez dago. Bera izan da gure arbasoentzako eta ezagutugabea dogunontzako Athletikeko ikurrik haundiena. Berarekin aritutako beste lau jokalararikin "Los 5 Magnificos" ezizeneko aurrea osatu zuen. "Panizo, Iriondo, Zarra, Venancio eta Gainza" Izenak askok ezagunak izango dozue, ostera edozein nagusiri galdetu ezkero bat batean haiek esango dizue zeintzuk ziren.

Anekdota kurioso bat jakiteko gogorik bai? Berak futboleko botak txikiak erabiltzen zituen, bere neurria baino 2 taila gutxiagoko botak erabiltzen zituen! Hori da hori bihotz zurigorria!

(Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza)