martes, 30 de marzo de 2010

ALEX STEPNEY


Bost aste pasatu dira azken anekdota idatzi neuenetik. Denboran faltan, barkamena eskatzen deutzuet jarraitzaileei.

Gaurko hontan 1975eko abuztuko 19an suertatu zen anekdotatxo bat jarriko deutsuet.

Alex Stepney atezain zaratsua zen. Manchester Uniteden bizi izan zituen bere unerik onenak. 1967-1968 ko denboraldian lortu zuen talde honegaz Europako txapelketa, ordurarte Ingalaterrako talde batek bez ez zuen irabazi txapelketa hauxe.

Bertan Eusebiok ere txalotu zion atezain honi, nahiz eta 4-1 galdu aurrelariak txalotu egin zion atezainari.

Goian idatzitako data hortan Birminghamen aurka partida jokatzen ari zirela, Stepney-k bere aurrean zuen atzelari bati zarata egin zion huts bat egin ostean eta jarraian lurrera jausi zan. Mundu guztia harrituta geratu zen. Bera baita ahoa ezin zuelako mugitu. Zarata indartsuen ondorioz matrailhezurra trokatu zitzaion eta hospitalera eraman behar izan zuten. Harrigarria ezta?

Badakizue, haserrea kontrolatu beharra dago, jajaja!