domingo, 29 de noviembre de 2009

ANTONIN PANENKA


Antonin Panenka Bohemia de Pragan, Moravia de Pragan eta Rapid de Vienan jokatu zuen futbolari honek 1976 Ekainak 20an historian bere izena ezarri zuen urrezko letrakin.

1976ko Eurokopan Beckenbauer, Höness eta Muller-en Alemania, Cruyff-en Holanda, Santillana eta Quinin Espainia,... talde zeuden txapelketa irabazteko faborito bezala, baina bertan talde batek harriturik utzi zuen europa eta mundu guztia: Txekoslobakiak.

Une hau aukeratu izan dut anekdota bezala. Penalti hau, baina ez hori bakarrik, une hortako presioan jarriko dizuet.

Eurokopako finalean aurrean duzun taldea, Muller-en Alemania bada jakinik 1974 mundiala irabazi zutela, eta azkeneko penaltia irabazteko zure oinetan duzunean, baina aurrean Maier izanik, munduko atezainik onena, ba orduan seguruenik urduritasunagaitik, ondo ez zeniola emango seguru nago. Honek zekulako gola sartu zuen.

Mundu guztiak espero ez zuena egin zuen eta horrela historian zehar gogoratuko den gola baita ere.

Tipo honek bere profesional karrera guztian penalti bat ere ez zuen erratu, eta esaten zuten ikusi zutenek inoiz ez ikusi ez den "tokerik" honena Antonin Panenka-k zuela. Hemen uzten dizuet video hau.

sábado, 28 de noviembre de 2009

ALCIDES GHIGGIA


Peñaroleko aurrelari azkar honek izan zuen munduko txapelketetako unerik esanguratsuena bere oinetan.

Une hori izan eta gero Roma eta Milanen jokatu zuen. Esaten zuten eskumako hegalean langile fina zela, halaber baita belozitate haundikoa eta jaurtiketa bortitza zuena. Ez zen ba oso ezaguna, baina 1950 eko uztailak 16 bere bizitza eta berarekin bat Uruguay eta Brasilekoa aldatu egin ziren.

"...La para Miguez y apoya Julio Pérez. Se va delante Julio Pérez con la pelota esperando que se cruce Ghiggia. Julio Pérez sigue atacando. Pérez a Ghiggia. Ghiggia a Pérez. Pérez avanza, le cruza la pelota a Ghiggia. Ghiggia se le escapa a Bigode. Avanza el veloz puntero uruguayo. Va a tirar. Tira. Goool, goool, goooool, goooooool uruguayo. Ghiggia tiró violentamente y la pelota escapó al controlar de Barboza. A los 34 minutos, anotando el segundo tanto para el equipo uruguayo. Ya decíamos que el gran puntero derecho del conjunto oriental estaba resultando la mejor figura de los uruguayos. Se escapó de la defensa brasileña. Tiró en acción violenta. La pelota rasante al poste escapó al contralor de Barboza y anotó a los 34 minutos Ghiggia el segundo tanto para Uruguay. Uruguay 2 Brasil 1. Autor del tanto Ghiggia a los 34 minutos..."

Konta daiteke orduan ligan 2 puntu balio zuela garaipenak eta 1 berdinketak. Urte hontako mundiala azkeneko lauren artean ez zen semifinalik jokatu, baizik eta ligaxka labur bat Espainia, Suedia, Uruguay eta Brasilen artean. Lehenengo bi jardunaldietan Brasilek 4 puntu lortu zituen eta Uruguay-k 3, beraz azken partiduan Uruguay-ri bakarrik balio zion garaipenak. Orduan bigarren zatiko 11.minutuan Friaça-k Brasil aurreratu zuen markagailuan, horrela 200.000 zaletuei poztasuna sartzeko gorputzean. Baina 21. minutuan Juan Alberto Schiaffino-k (Beste egun batean hitzegingo da berataz) berdinketa ezarri zuen eta horrela Brasildarrei beldurra sartu gorputzean. Hortik aurrera Brasil beldurtu egin zan eta 34. minutuan Alcides Ghiggia-k goian Carlos Solé-k kontatutako gola sartu zuen. Horrela negarra Brasilentzako baina beste mundu guztiarentzako mundialetako historian egon den golik garrantsitsuena eman zigun.

Emen bideo bat jartzen dut:

viernes, 27 de noviembre de 2009

ORESTES OMAR CORBATTA

EZIZENA: El loco, El Garrincha argentino, El dueño de la raya

Jokalari analfabeto honek zekulako "Gambeta"-gilea zan (Messi-n antzeko fintak). Futbolari askok bezala oso bizi esanguratsua izan zuen.

Famili dirugabe batean jaio zen eta hortik dator bere analfabeto izate hori. Esaten zuten ez zuela indarrik baina baita baloia hostikoz izan ezik ezin zitzaiola kendu. Penaltiak jaurtitzen baita oso trebea zan eta hemen duzue bere esaldi famatu bat "EL GRAFICO" aldizkarian publikaturikoa elkarrizketa baten ondorioz:

“En los penales, los mataba a todos. Me paraba cerca de la pelota para que el arquero no puediera reaccionar y la tiraba suave a la punta…Y pongale la firma que iba a cobrar. De 68 me sacaron solo 4."

Honi buruzko anekdota kuriosoa gol izugarri bat da. Argentinarekin Chileren aurkako neurketa batean. Lehenik eta behin atzelari bi utzi zituelako atzean gambeta batekin, jarraian atezainari iskin egin ostean bakar barrik egonik jaurtiketa egin beharrean gola sartzeko, siku gelditu zen eta beste atzelari bat, aurretik narras pasatu zitzaion. Ez da bukatu, aurrera pausu bi eman eta jaurtiketa planta egin zuen, beste atzelari bat lurrean uzteko. Zaletua isilik zegoen, atezaina atzera korrika. Beste iskin parea eginez, beste atzelari bi utzi zituen lurrean eta atezaina engainatu zuen jaurtiketa zehatz batekin.

Zekulako gola.


jueves, 26 de noviembre de 2009

LEONIDAS


Futbolari honek izan zuen anekdota kurioso bat, 1938 Munduko txapelketan POLONIA eta BRASIL -en arteko partidan, euria zela eta bigarren denboraren hasieran botarik gabe agertu zen. Baza asko zegoela eta berak bere taldekideei esan zien botak ez zituela behar ondo jokatzeko lokatz hortan. Beraz ondo hasi ziren bigarren denbora, baina arbitroak bere oinak ikustean debekatu zion horrela jokatzea. Berriz botekin jokatzen hasi ala, bat galdu zuenean ez zuen atzera begiratu eta horrela gol bat sartu zuen.

Jokalari honen ezizena "EL DIAMANTE NEGRO" zen. Nagusi askori galdetu eskero ea nor izan zen LEONIDAS haiek esango dizue zein ona zen. Bizkorra zen eta gainera erraztasun haundia zuen golak sartzeko.

1938 Mundialeko semifinalean BRASIL-eko entrenatzaileak, bere laguntzaileekin batera, LEONIDAS jesarlekuan utzi zuten pentsatuz erraza izango zela ITALIA-ren aurkako partida irabaztea. Final-an pentsatuz idei hori jarri zuten martxan, baina semifinaletan ITALIA-k BRASIL garaitu zuen eta urteetan zehar entrenatzaile horrek buruauzte hori ez zuen gainditu.