jueves, 26 de noviembre de 2009

LEONIDAS


Futbolari honek izan zuen anekdota kurioso bat, 1938 Munduko txapelketan POLONIA eta BRASIL -en arteko partidan, euria zela eta bigarren denboraren hasieran botarik gabe agertu zen. Baza asko zegoela eta berak bere taldekideei esan zien botak ez zituela behar ondo jokatzeko lokatz hortan. Beraz ondo hasi ziren bigarren denbora, baina arbitroak bere oinak ikustean debekatu zion horrela jokatzea. Berriz botekin jokatzen hasi ala, bat galdu zuenean ez zuen atzera begiratu eta horrela gol bat sartu zuen.

Jokalari honen ezizena "EL DIAMANTE NEGRO" zen. Nagusi askori galdetu eskero ea nor izan zen LEONIDAS haiek esango dizue zein ona zen. Bizkorra zen eta gainera erraztasun haundia zuen golak sartzeko.

1938 Mundialeko semifinalean BRASIL-eko entrenatzaileak, bere laguntzaileekin batera, LEONIDAS jesarlekuan utzi zuten pentsatuz erraza izango zela ITALIA-ren aurkako partida irabaztea. Final-an pentsatuz idei hori jarri zuten martxan, baina semifinaletan ITALIA-k BRASIL garaitu zuen eta urteetan zehar entrenatzaile horrek buruauzte hori ez zuen gainditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario