viernes, 27 de noviembre de 2009

ORESTES OMAR CORBATTA

EZIZENA: El loco, El Garrincha argentino, El dueño de la raya

Jokalari analfabeto honek zekulako "Gambeta"-gilea zan (Messi-n antzeko fintak). Futbolari askok bezala oso bizi esanguratsua izan zuen.

Famili dirugabe batean jaio zen eta hortik dator bere analfabeto izate hori. Esaten zuten ez zuela indarrik baina baita baloia hostikoz izan ezik ezin zitzaiola kendu. Penaltiak jaurtitzen baita oso trebea zan eta hemen duzue bere esaldi famatu bat "EL GRAFICO" aldizkarian publikaturikoa elkarrizketa baten ondorioz:

“En los penales, los mataba a todos. Me paraba cerca de la pelota para que el arquero no puediera reaccionar y la tiraba suave a la punta…Y pongale la firma que iba a cobrar. De 68 me sacaron solo 4."

Honi buruzko anekdota kuriosoa gol izugarri bat da. Argentinarekin Chileren aurkako neurketa batean. Lehenik eta behin atzelari bi utzi zituelako atzean gambeta batekin, jarraian atezainari iskin egin ostean bakar barrik egonik jaurtiketa egin beharrean gola sartzeko, siku gelditu zen eta beste atzelari bat, aurretik narras pasatu zitzaion. Ez da bukatu, aurrera pausu bi eman eta jaurtiketa planta egin zuen, beste atzelari bat lurrean uzteko. Zaletua isilik zegoen, atezaina atzera korrika. Beste iskin parea eginez, beste atzelari bi utzi zituen lurrean eta atezaina engainatu zuen jaurtiketa zehatz batekin.

Zekulako gola.


No hay comentarios:

Publicar un comentario