miércoles, 17 de noviembre de 2010

DUNCAN EDWARS

 

      1936 ko urriak 1ean jaio zen jokalari historiko hau. 21 urtekin hil arren futbolaren historia dago.

      Bobby Charton-ek deskribatu zuenean "Ezkerrarekin zein eskumarekin ondo moldatzen zen. 30 metroko pase izugarria eman zezakeen eta gainera buruz oso ona zan" esan zuen. Askok esaten dute defentsan bikaina zela, gorantza igokeran aurkariak zein taldekideak harrituta uzten zituela eta lider izugarria zela.

      1958 an hil zan Municheko aire-istripuan jasandako zauriengaitik, 15 egun beranduago giltzurrunetan izandako arazo bategaitik. Manchesterreko jokalari batzuk hil ziran istripu hartan.

      Bere anekdota, indarrez beterikoa da. Hospitalean zegoen bitartean istripuaren ondorioz, istripua gertatu zenetik 15 egunera, hil aurretik, James Murphy hurbildu zitzaion, Matt Busby-n laguntzaile fidela, eta Duncan-ek esan zion zurru-murruka:
       
      "Jimmy, hi haiz? Ze ordutan da Wolwes-en aurkako partidua? Hiruretan da ezta? Partidu hori ez dut inola ere ez galdu nai."

      Hori da hori borondatea, hil zorian egon arren, berarentzat jokatzea zen garrantzitsuena.

      Berataz aukitutako bideoak:




  

viernes, 14 de mayo de 2010

Esaldi Esanguatsuak (1.atala)



Bobby Robson -> "Ez genduzan gitxietsi kamerundarrak. Bakarrik guk pentsatu genduen baino hobeagoak ziren". 86. urteko Munduko Txapelketan





John Lambie ->
Aurrelari batek zekulako kolpea jaso eta gero, masajistak esan zion entrenatzaileari ez zuela gogoratzen, aurrelariak, nor zen. Entrnatzailearen erantzuna: "Bikain! Esaiotzezu Pele dala eta zelaira sartu dadila bizkor."





Negro Enrique (Argentina – Ingalaterra 1986): “Eman nion pasearekin...Gola ez balu sartu hil egin nioke”.
(Berak laburrean pasatu zion Maradonari zelai erdia baino atzerago. Gero Maradonak historiko golik onenenetako sartu zuen).

miércoles, 28 de abril de 2010

GOL ETA JOKALDI IKUSGARRIAK

Hainbat eta hainbat lan egin ondoren, gaurkoan gol eta jokaldi batzuk aipatuko ditut. Gaurkoan ez dira irakurtzeko anekdotak izango.

Lehenik eta behin faltaz eginiko gol parea.

1-Roberto Carlosek eginiko gola mundialito famatuan, izugarrizko gurpila emanez oineko kanpokaldearekin.



2-Pasadan urtean Cristiano Ronaldok utzitako altxorra.



3-Juninho Pernambucanok egindako erakustaldi ikusgarri hau brasileko selekzioarekin eta Julio Cesar atezain lanetan ariturik.



Bestalde baita denborapasalez keinu hauek jarriko deutsuedaz.

1-Nadal oraindik gerria bilarzen arituko da...



2-Joaquinek eginiko koadro polit hau...



(Uritarrako Jonan-ek gogoratu du inork baino hobeto)

3-Robinhoren jokaldi galant hauxe.



4-Ronaldok eginiko jesarlekua belar gainean.



5-Azkenik Okocharen erakustaldi polit bat.



Gozatu!!!

martes, 30 de marzo de 2010

ALEX STEPNEY


Bost aste pasatu dira azken anekdota idatzi neuenetik. Denboran faltan, barkamena eskatzen deutzuet jarraitzaileei.

Gaurko hontan 1975eko abuztuko 19an suertatu zen anekdotatxo bat jarriko deutsuet.

Alex Stepney atezain zaratsua zen. Manchester Uniteden bizi izan zituen bere unerik onenak. 1967-1968 ko denboraldian lortu zuen talde honegaz Europako txapelketa, ordurarte Ingalaterrako talde batek bez ez zuen irabazi txapelketa hauxe.

Bertan Eusebiok ere txalotu zion atezain honi, nahiz eta 4-1 galdu aurrelariak txalotu egin zion atezainari.

Goian idatzitako data hortan Birminghamen aurka partida jokatzen ari zirela, Stepney-k bere aurrean zuen atzelari bati zarata egin zion huts bat egin ostean eta jarraian lurrera jausi zan. Mundu guztia harrituta geratu zen. Bera baita ahoa ezin zuelako mugitu. Zarata indartsuen ondorioz matrailhezurra trokatu zitzaion eta hospitalera eraman behar izan zuten. Harrigarria ezta?

Badakizue, haserrea kontrolatu beharra dago, jajaja!

lunes, 22 de febrero de 2010

KUWAIT - FRANCIA

(Jeke jauna)


1982.ko Uztailak 21an, Valladoliden jokaturiko partida honetan Fahid Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah -ek, munduko txapelketako partida, bere boterea erakutsi zuen, barregarritzat hartuta. Frantziarrak laugarren gola sartu zuten eta pertsona honek partida lotzea lortu zuen. Guardia Zibil-en artetik pasatu zen, hauen partsimoniaren aurretik, joakalariekin batzartu eta hiruz pa lau minutu ondoren berriz bere lekurantza bueltatu zen.

Baina hor ez bukatzen historioa. Frantziarrek lortutako laugarren gola, markagailutik kentzea lortu zuen jeke honek.

Zelaitik kanpo keinuak eginez joateko esaten zien jokalariei eta zelaian bertan arbitroari eta hango guztiei txistu bat entzun zuela zaletuen artetik esan zien hango guztiei. Ez hori bajarrik, Miroslav Stuparren, epaile jauna, iritzia aldatu zuen. Honek bote neutrala adierazi eta partida jarraitzea horrela erabaki zuen. Lotsagarria.

Michel Hidalgo-k, Frantziako entrenatzaileak, prentsaurrekoan bere taldea ezabatuko zuela mehatxatu zuen. Frantziako jokalari askok pentsatu zuten aurreko hiru golak kenduko zietelea baita, horrelako erantzuna ikusirik epailerengatik.

Ordutik aurrera jeke honi ez zieten berriz futbol partida batera sartzen utzi eta epaile jaunari FIFA-tik kaleratu zuten bizitza osorako.



(Bertan gazteleaz dagoen bideo hontan ikus eta entzun dezakezue kasu hau. Bertan ikus daiteke epaileak nola jarraitzeko agindua ematen duen jokaldian)

jueves, 11 de febrero de 2010

CHAMPIONS KUADRILLA



Por primera vez escibo en mi blog en castellano. Los motivos ya se saben.

En esta clasificación podeis ver en que posición habeis quedado cada jornada.

Se ve a un Floren destacado puesto que ha alternado durante toda la liga los puestos de arriba. Respecto a los puestos de abajo se ve que Asier ha pagado cara su tardía incorporacion al campeonato, como así tambien destacar la marcha de Edorta a Brasil, puesto que al gran Believ le supuso descender posiciones en la tabla general. Hay casos curiosos como el del Toro de Zubitalde alias "Miura", dado que fue capaz de ganar dos jornadas consecutivas aunque bien es cierto que no muestra mucha regularidad. También no quiero dejar de destacar las cuatro victorias que lleva el Gran Mago por sus habilidades con las manos alias "Togpe". Sobre victorias tambien destacaría las tres consecutivas que lleva el mítico componente de la mejor dupla de centrales jamas conocida en la historia del futbol juvenil "Xafri Duo" don Xafri Bilbao. No quiero dejar de mencionar a los participantes ya que si hay una "anekdota kuriosoa", el gran pufo del siglo, del tendra que pagar cuentas ante el magistrado don Jon Uria "mil motes" conocido como "Hanka", puesto que blanqueo dinero negro con la compra de Drenthe por 4000000 millones.
De los demas recordar que "Mutue", gran orador cuando rinde cuentas ante el Ballantines, pese a empezar tarde esta haciendo una gran papeleta y el rey del "Txupito" lo esta haciendo bien. Por cierto sigo reclamando ante todo el mundo que se siga buscando a aquel psikologo que desde el desembarco de Normandia y su posterior fichaje por el Eibar, dicen las malas lenguas que era un doble de el, sigue en paradero desconocido (no se si se quiso decir con Ron Baradero desconocido).



Aqui os dejo cuantas veces habeis quedado en cada posicion cada uno.

Viendo los puestos de cada uno solo queda echarle "flores" a Floren.

Debajo por ultimo os dejo kuriosidades. Puntuaciones mas alta,mas bajas concretamente las dos peores y la media de puntos por jornada de cada uno.


Por ultimo agradecer a los colaboradores tal exhaustivo trabajo o mejor dicho al profesor de programación que hoy an la hora de practicas lo unico que me ha dicho ha sido : "Estas trabajando mucho". La verdad es que si que lo he trabajado mucho. Las estadisticas son correctas y como conclusión me gustaria añadir una opinion personal:

"Esta claro que don Floren de momento es el que mejor lo lleva y tiene a buen seguro medio titulo en el bolsillo pero Xafri esta apretando con tres victoras consecutivas y ha pegado un buen estirón. Respecto a lo de la cena los demas estamos, como varios mediapuntas del Getafe(Parejo-s). No se yo pero apostaria a que tres van a pagar cena doble seguro, pero los demas estamos en la pomada y quedan 17 jornadas en las que todo se puede dar."

P.D.: Paco, no te olvidamos.

jueves, 4 de febrero de 2010

MUNDUKO TXAPELKETA C MULTZOA


Multzo honetan argi dago Capelloren selekzioak daukala faboritoaren papera. Baina Ingalaterra kendurik beste hiruren artean berdintasuna da nagusi.

INGALATERRA: Aurtengo munduko txapelketa honetako ekiporik gogorrenetakoa izango da hau. Futbol fisikoa eta erritmo handikoa ezartzen dau talde honek, joan etorriko partidua. Aurreko arintasunan eta erdilarien bultzadan datza beraien erasoa. Rooney izango da jokalararirik garrantzitsuena seguruenik. Ez dute atezainengan konfiantza eta horregaitik Almuniaren izenak indarra hartu du txapelektan parte hartzeko. Seguruenik ondo arituko dira eta Final laurdenak gutxienez jokatuko dute.



Beteranoa: Beckham
Izarra: Rooney
Izkutatua: Gerrard

------------------------------------------------------------------------

ESTATU BATUAK: Konfederazioen txapelketan Espainia boteretsua gaingitu zuen talde honek ez dauka bakarkako jokalari garrantzitsu eta izeneko askorik, baina esan liteke defentsan onak direla eta talde lan ona burutzen dutela. Donovanek bere laugarren mundiala jokatuko dau eta seguruenik final zortzirenetara joatea izango duela bere buruan. Kontraeraso eta estrategian datza hauen botere gehiena. Beraien eskuan egongo da talde honetako bigarren postuaren giltza.



Beteranoa: Howard
Izarra: Donovan
Izkutatua: Altidore

-----------------------------------------------------------------------

ALGERIA: Sorpresa izugarria izan zen mundialerako ticketa azken unean lortu izana eta Egiptoren aurka izanik are eta sorpresa haundiagoa. Ez dute inolako ikuskizun haundirik aurkezten baina Afrikako kopan ikusitakoarekin, kontu haundia izan beharko dute bere arerioek.
Hegaletatik min haundia ematen dio aurkariari eta Ziani jokalari aparta da gainera baloia jokatzerako orduan. Beraz nik uste ez dutenlez ezer galtzeko disfrutatzera joango direla eta hinelako taldeekin kontua izan behar da. Afrikako kopan 4.ak geratu ziren eta sorte apur bat izan balute finalean egongo lirateke.




Beteranoa: Mansouri
Izarra: Ziani
Izkutatua: Meghni

-------------------------------------------------------------------------

ESLOVENIA: 2 milloi biztanle dituen herrialde honen meritua haundia da, gainera Zahovicen kintada utzi zuenetik selekzioa ez dute izan orain arte aparteko garrantzirik futbol munduan talde honek. Hauek joko polita praktikatzen dute, lehengo Yugoslabian praktikatzen zen antzekoa. Nire ustez asko hobetu beharko dute beraien jokoa zeozer egiteko. Askotan hauengaitik sentibera izaten dugu, zeren eta herrialde txiki batek horrelako txapelketa batean parte hartzeak meritu haundia dauka.



Beteranoa: Handanovic
Izarra: Novakovic
Izkutatua: Koren

----------------------------------------------------------------------

Zer Gertatuko da?

Ingalaterra pasatuko dela segurua da. Esan leike geroko Estatu Batuak direla faboritoak beste hirurak ikusirik baina Algeriak selekzio on bat izanik ez dio erraz utziko bigarren postua. Esloveniak aldiz fisikoki indar askorik izan barik Txekia eta Errusia utzi ditu kanpoan, beraz horrek baita zer esana izango dau. Nire pronostikoa, Ingalaterra eta Algeria izango da.

lunes, 11 de enero de 2010

TELMO ZARRAONAINDIA "ZARRA"

1921-ko urtarrilak 20an jaiotako aurrelari euskalduna zen hau. Askok berataz jakingo duzue, erreferentzia askorengaitik. Bertan bakarrik aipatuko dot danok jakindakoa. Buruz ondoen errematatu izan duena Athletikeko historian zehar zen, baina baita inoiz izan dogun aurrelaririk onena baita.

Berari dagokion anekdota ez da bakarra, baizik eta bost dira. Baina ez dira bakarrak, asko ditu eta.

LEHENENGOA: Ligan 252 goleko errekorra ezarri zuela, oraindik gainditu gabea.

BIGARRENA: Denboraldi bakarrean 38 gol sartu zituela ligan, nahiz eta Hugo Sanchezek berdindu, Telmok 8 partidu gutxiagotan sartu zituen.

HIRUGARRENA: Estatuko Kopako golegilerik handiena izan da historian zehan 81 golekin guztira.

LAUGARRENA: Pitxitxi trofeoa gehienetan irabazi izan duena dela, guztira 6 biderrez garaikurra altxatuz.

BOSTGARRENA: Estatuko selekzioarekin portzentajerik onena dauka golak burutzerako orduan. 20 partidutan 20 gol. Partiduko gol bat sartuz.

Gaur egunean horrelakorik ez dago. Bera izan da gure arbasoentzako eta ezagutugabea dogunontzako Athletikeko ikurrik haundiena. Berarekin aritutako beste lau jokalararikin "Los 5 Magnificos" ezizeneko aurrea osatu zuen. "Panizo, Iriondo, Zarra, Venancio eta Gainza" Izenak askok ezagunak izango dozue, ostera edozein nagusiri galdetu ezkero bat batean haiek esango dizue zeintzuk ziren.

Anekdota kurioso bat jakiteko gogorik bai? Berak futboleko botak txikiak erabiltzen zituen, bere neurria baino 2 taila gutxiagoko botak erabiltzen zituen! Hori da hori bihotz zurigorria!

(Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza)