jueves, 4 de febrero de 2010

MUNDUKO TXAPELKETA C MULTZOA


Multzo honetan argi dago Capelloren selekzioak daukala faboritoaren papera. Baina Ingalaterra kendurik beste hiruren artean berdintasuna da nagusi.

INGALATERRA: Aurtengo munduko txapelketa honetako ekiporik gogorrenetakoa izango da hau. Futbol fisikoa eta erritmo handikoa ezartzen dau talde honek, joan etorriko partidua. Aurreko arintasunan eta erdilarien bultzadan datza beraien erasoa. Rooney izango da jokalararirik garrantzitsuena seguruenik. Ez dute atezainengan konfiantza eta horregaitik Almuniaren izenak indarra hartu du txapelektan parte hartzeko. Seguruenik ondo arituko dira eta Final laurdenak gutxienez jokatuko dute.



Beteranoa: Beckham
Izarra: Rooney
Izkutatua: Gerrard

------------------------------------------------------------------------

ESTATU BATUAK: Konfederazioen txapelketan Espainia boteretsua gaingitu zuen talde honek ez dauka bakarkako jokalari garrantzitsu eta izeneko askorik, baina esan liteke defentsan onak direla eta talde lan ona burutzen dutela. Donovanek bere laugarren mundiala jokatuko dau eta seguruenik final zortzirenetara joatea izango duela bere buruan. Kontraeraso eta estrategian datza hauen botere gehiena. Beraien eskuan egongo da talde honetako bigarren postuaren giltza.



Beteranoa: Howard
Izarra: Donovan
Izkutatua: Altidore

-----------------------------------------------------------------------

ALGERIA: Sorpresa izugarria izan zen mundialerako ticketa azken unean lortu izana eta Egiptoren aurka izanik are eta sorpresa haundiagoa. Ez dute inolako ikuskizun haundirik aurkezten baina Afrikako kopan ikusitakoarekin, kontu haundia izan beharko dute bere arerioek.
Hegaletatik min haundia ematen dio aurkariari eta Ziani jokalari aparta da gainera baloia jokatzerako orduan. Beraz nik uste ez dutenlez ezer galtzeko disfrutatzera joango direla eta hinelako taldeekin kontua izan behar da. Afrikako kopan 4.ak geratu ziren eta sorte apur bat izan balute finalean egongo lirateke.




Beteranoa: Mansouri
Izarra: Ziani
Izkutatua: Meghni

-------------------------------------------------------------------------

ESLOVENIA: 2 milloi biztanle dituen herrialde honen meritua haundia da, gainera Zahovicen kintada utzi zuenetik selekzioa ez dute izan orain arte aparteko garrantzirik futbol munduan talde honek. Hauek joko polita praktikatzen dute, lehengo Yugoslabian praktikatzen zen antzekoa. Nire ustez asko hobetu beharko dute beraien jokoa zeozer egiteko. Askotan hauengaitik sentibera izaten dugu, zeren eta herrialde txiki batek horrelako txapelketa batean parte hartzeak meritu haundia dauka.



Beteranoa: Handanovic
Izarra: Novakovic
Izkutatua: Koren

----------------------------------------------------------------------

Zer Gertatuko da?

Ingalaterra pasatuko dela segurua da. Esan leike geroko Estatu Batuak direla faboritoak beste hirurak ikusirik baina Algeriak selekzio on bat izanik ez dio erraz utziko bigarren postua. Esloveniak aldiz fisikoki indar askorik izan barik Txekia eta Errusia utzi ditu kanpoan, beraz horrek baita zer esana izango dau. Nire pronostikoa, Ingalaterra eta Algeria izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario