miércoles, 23 de diciembre de 2009

MUNDUKO TXAPELKETAKO B MULTZOA


Talde honetan argi dago berdintasuna dagoela nagusi. Argentina izango litzateke talderik bortitzena baina klasifikazioa lortzeko izandako arazoek "faborito" izenari garrantzia kendu diote.

ARGENTINA: Maradonaren taldea. Zer esan dituen jokalari famatuetaz. Hauek daukaten potentziala handia da baina bakarka azpimarratu beharra, gero talde lanean ez direlako oso finak. Bertan Messi izena aipatu beharra daukagu, aurtengo FIFA WORLD PLAYER eta URREZKO BALOIA irabazi duen jokalaria. Baina arazo bat daukate argentinarrek, batek bakarrik ez dituelako partiduak irabazten. Maradonaren ustez bere taldeak egiten duen lana ona da, baina denon ustez, ni barne, berea ez da ona. Ikusiko dugu nola jokatzen duen mundialean baina egia esan ez dut espero asko beraitez Maradona dagoen bitartean. Hainbat entrenatzaile onak izanik Bianchi, Batista... Ez dut sinesten Maradona onena izango zenik.



Beteranoa: Zanetti
Izarra: Messi
Izkutatua: Di Maria

---------------------------------------------------------------

NIGERIA: Hemen daukagu Afrikako selekzio indartsu bat. Hauexen jokoa belozitatean datza, hegaleko jokalari bizkorren igoerak aprobetxatuz. Taiworen belozitatean, Obinnaren arintasunaen eta Mikelen indarran datza batez be talde honen gakoa. Ez dute ezer galtzerik baina paseoan ez dira joango. Hiru horietaz aparte talde honek beste jokalari finak dituzte. Klasifikazio gogorra izan dute, sufritutakoa, baian halaber esan behar mundial polita egiteko boterea daukatela. Kontu handia izan behar dute besteek Selekzio honekin.



Beteranoa
: Kanu
Izarra
: Obi Mikel
Izkutatua
: Martins

-----------------------------------------------------------

HEGO KOREA
: Talde gogorra eta zaila garaitzekoa da korearra. Beraien indarra talde lanean datza. Beraiek defentsan onak dira, denek ondo egiten dutela presioa eta atzera-biltze onak burutzen dute. Beraien lanean erregularrak dira baina goikaldean teknika eta kalitate falta handia dute. Ustekabeak emateko erraztazuna dute baina ez dut uste aurrera pasatuko direnik.



Beteranoa: Lee Woon-Jae
Izarra: Park Ji-Sung
Izkutatua: Park Chu-Young

------------------------------------------------------------

GREZIA: Talde honi dagokio bere zaletuei animatzea. Aurreko mundialean ez ziran egon Eurokopa irabazi ostean eta aurten ondo jokatzea nahi izango dute. Talde honek erdilarien lanean dute bere boterea, nahiz eta ez izan oso jokalari trebeak, finak dira eta ez diote arerioaei mugitzen uzten eriditik aurrera. Aurrekaldean ez dute indar askorik, hori izango litzake beraientzat ikasgairik txarrena. Ez dutu uste hauek ikusitakoaz fidatuz aurrentza egingo dutenik.



Beteranoa: Karagounis
Izarra: Giannakopoulos
Izkutatua: Gekas

------------------------------------------

Zer Gertatuko da?

Batek daki! Talde hontan Argentina pasatu beharko litzateke seguruenik, baina beraietaz ez naz fidatzen. Nire ustez mundial hasierak garrantzi handia izango du. Bi aukeratzekotan orain Argentina eta Nigeria izango lirateke.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

PEDRO RODRIGUEZ LEDESMA


Gaur arratsaldean inork ez duena egin inoz ez, berak lortu du. Sei txapelketa posibleetean parte hartu eta denetan gol bat gutxienez sartu egin du. Hori bai hori marka historikoa. Stochkov-ek eskura izan zuen baina errege kopan ez zuen sorte handirik izan, bere taldeak 19 gol sartu zituen kanpoan geratu aurretik baina berak ezin izan zuen golik sartu.

1987-ko uztailak 28 jaio zen kanariar honek, ez du izan bide errazik bartzelonara heldu arte. Non eta CD San Isidro-n hasi zen futbolari honen ibilbidea. Bertara Bartzelonako abatari bat urbildu zen partida bat ikustera, jokalari bikain bat zegoelako bertan. Abatari hau txundituta geratu zen, horregaitik aste bat beranduago Bartzelonako gaztetxoen taldean hasi zen jokatzen.

Pasadan urtean A mailako tadearekin hasi zuen ibilbidea, baina zaintiratu batek KO utzi zuen. Denboraldi bukaerararte ez zuen aukera ugari izan. Aurten ostera Guardiolaren taldean minutu asko daramatza, gainera marka hau gaindituz horrela konfidantza itzultzen dio bere misterrari.



Daraman denboraldi batek daki ia Del Bosque-k kontutan hartzen duen. Nire ustez jokalari honek sakontasun haundia ematen dio taldeari eta aurkariei lepoa lapurtzeko orduan trebea da. Ezin dugu ahaztu gainera golak satrzeko sena daukala eta iskin egiteko habilezia baita. Ez dakit gaurtik aurrera ez badau ezer egingo baina bai blog hontan bere izena idatzi duela anekdota kurioso batekin.




(Hemen bere aurtengo golik ikusgarriena)

domingo, 13 de diciembre de 2009

FLORIAN ALBERT


Gaurko egunean Floriant Albert gogoratuko dugu. 1941-eko Irailak 15-ean jaio jokalari honek anekdotikoa den gauza bat lortu zuen.

Hungariataz hitzegiterakoan burura datorzkigun pertsonak izango dira 1954-ko selekzio hartan zeuden futbolari apartak, Czibor, Puskas, Higdekuti... Guzti horiekin batera kontuak ateratzerakoan, ditugu milaka jokaldi, bi mila eta ez dakit zenbat gol...Baina ezin dugu kontatu ez da urrezko baloi bakar bat.

Aurrelari honek 1967-an urrezko baloia lortu zuen France Football-en eskutik, horrela Hungariako futboleko jokalarien historian ,Puskas, Kubala,...bere artean izanik, bere izena idatziz.Baina ez hori bakarrik, urrezko baloia lortu duen bakarrena azpimarratuta utzirik.

1962-an Urrezko bota irabazi zuen Chileko munduko txapelketan beste batzuekin berdinduta. Bertan final laurdenetan galdu zuten. Baina 1966-ko mundialean, berriz final laurdenetara heldu ziren baina aurretik lehen fasean, Brasil kaleratu zuten.

Uztailak 15-ean Anfield Road-en Brasil-i 3 eta 1 irabazi zieten. Beronek gol pase bat eman zuen, partidako jokaldirik onenean parte hartu zuen eta 3. goleko penalti aurreko jokaldia berak burut zuen. Baina ez galdu bigarren gola jokaldi izugarri polita da, jokaldi osoa eta bukaera are politagoa. Munduko txapelketako golik onenalez ezarri zuten gol hura.



(Bertan daukazuez gol guztiak. Ezazue galdu Hungariarren bigarren gola, 9-Floriant Albertek hasitako jokaldia)

Zinedin Zidan ikusi dutenek honen antzekoa zela zioten. Galant jokatzen zuela diote aditurik nagusienek, teknika oso onekoa eta erritmo aldaketa bikainekoa. 1,85 neurtzen zuen jokalari honek 1969 lesio larri izan zuen, fraktura eskuineko hankan eta hainbat konplikazio ondoren sikeran jokatu ahal zuen.



(Hona hemen partida hartako bideo luze bat)

Bakarrik bere esaldi bat gogoratu beharra Floriant Albert-ena:

"(Periodista batek)¿Por qué un jugador de esa clase no siguió los pasos de Puskas, Kocsis o Kubala...?....Hasta el Santos intentó convencerle para que hiciera dupla con Pelé…

(Floriant Albert-ek)Nunca quise huir de Hungría ni abandonar al Ferencvaros."

miércoles, 9 de diciembre de 2009

MUNDUKO TXAPELKETAKO A MULTZOA




Talde honek itxura polita dauka. Bertan partida oso politak jokatuko dira, beraz selekzioei buruz arituko naiz oraingo hontan.

HEGOAFRIKA: Munduko txapelketa antolatzen dutenentzat beraien mundiala oso ondo prestatzen dute, beraz hauek ere ondo prestaturik izango dute mundiala. Pasadan udan ikusi ahal izan zen bezela, talde on bat dute. Hauen aitzakirik haundiena multzoa izan da, oso zaila delako. Hauek "peloteroak" dira eta beraien hegaleko defentsen karrerak ondo aprobetxatzen dutenak baita. Mundialean ikusiko da zein ondo prestatu duten edo zein txarto irten zaien mundiala.

--------------------------------------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Mokoena
Izarra: Pienaar
Izkutatua: Gaxa

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

MEXIKO: Javier Aguirreren jokalraiek aurten berriz talde gogorra eramango dute Hegoafrikara. Hauexek erdilari gogorrengan dute beraien habilezirik haundiena, beraiek partidua ondo maneiatzen dutelako. Esan daiteke baita hegaleko jokalari bizkorrak dituztela eta aurrean ondo mugitzen diren jokalariak. Beraiek esperantza dute taldearengan, baie hezur gogorra izan arren ez dut uste aurrera egingo dutenik.

----------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Cuauhtémoc Blanco
Izarra: Marquez
Izkutatua: Castillo
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

URUGUAY: Tabarez-en mutilek ez dute bide erraza izan hona heltzeko, baina benetan ez zutena espero zen Kosta Rika-rekin hainbeste sufritzea. Hauek ere oso talde gogorra dute defentsa nagusiekin eginik. Aurrelariengan duten fedea baita larria da, zeren eta horrela ez dira partiduak irabazten, horra hor Atletico-ren kasua. Nire ustetan talde polita dute, baina ez dira pasatuko hurrengo fasera.


--------------------------------------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Lugano
Izarra: Forlan
Izkutatua: Suarez

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FRANTZIA: Izugarrizko jokalari gazte eta nagusiak dituen talde honek mundialerako txartela, eskuz lortu zuen. Harritzekoa da horrelako talde batek ez erakustea duen boterea aurretik eta hain gaizki jokatzea fasean, baina ala eta guztiz ere, isilik ez den geratzen taldea da. Horrela ez zuen balio selekzioak aurreko munduko txapelketan 2.postua lortu zuen. Nire ustez faboritoak dira eta lehenengo fasea gaindituko dute.


--------------------------------------------------------------------------------------------------
Beteranoa: Henry
Izarra: Ribery
Izkutatua: Anelka

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


ZER GERTATUKO DA?

Ez da erraza esatea baina nire ustez Frantzia eta, hona hemen nire kexka, Hegoafrika izango dira aurrera egingo dutenak.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

FERENC PURCZFELD "PUSKAS"


1927 ko Apirilak 2an jaio zen jokalari hau. Puskas bere ezizana hungarieraz da eta bere esanahia "ESKOPETA" da. Bera, bere ezker oinagaitik ezaguna izan zen. Honek izugarri ospe haundiko Hungariako 1954-ko selekzioan jokatu zuen. Bera izan da pasadan mendeko goleatzailerik onena. Izugarrizko belozitateari lehenengo hamar metrotan, izugarrizko potentzia bere jaurtiketetan gehitzen bere futbolari.Bere ezizenik ezagunena "Cañoncito PUM" zan.

(1954-ko Hungariako selekzioa)

Bera eta bere selekzioak munduko txapeldunordetza lortu zuten Suiza-ko 1954-ko munduko txapelketan Alemaniaren aurka finalean galdu ostean. "Urrezko taldea" deitzen zieten. Hauek Helsinkiko olimpiadetan urrezko domina lortu zuten.

Puskas-i buruzko anekdota, berak ezarritako marka bat da. 1960-ko Europako txapelketan (Champions League orain) 33 urte zituelarik eta tripotxa bistan zuela, Frankfurt-eko Eintrach-i 4 gol sartu zizkion berak bakarrik 7-3 final horretan Real Madridekin, orain arte inork ezin izan duen gainditu marka ezarriz, baita esan bigarren marka Di Stefano-k ezarri zuela partidu hortan beste hiru golak sartuz.

Bere selekzioarekin 84 partidutan 93 gol sartu zituen, baina guztira 706 partidutan, 681 gol sartu zituen 0.96 gol partidako marka izanez. Benetan goraipatzeko datuak dira. Nagusiak direnei galdetu ezkero beraiek esango dizue bere jaurtiken aurrean askok beldurra zutela.

Marka hortako bideoa hemen duzue:

domingo, 29 de noviembre de 2009

ANTONIN PANENKA


Antonin Panenka Bohemia de Pragan, Moravia de Pragan eta Rapid de Vienan jokatu zuen futbolari honek 1976 Ekainak 20an historian bere izena ezarri zuen urrezko letrakin.

1976ko Eurokopan Beckenbauer, Höness eta Muller-en Alemania, Cruyff-en Holanda, Santillana eta Quinin Espainia,... talde zeuden txapelketa irabazteko faborito bezala, baina bertan talde batek harriturik utzi zuen europa eta mundu guztia: Txekoslobakiak.

Une hau aukeratu izan dut anekdota bezala. Penalti hau, baina ez hori bakarrik, une hortako presioan jarriko dizuet.

Eurokopako finalean aurrean duzun taldea, Muller-en Alemania bada jakinik 1974 mundiala irabazi zutela, eta azkeneko penaltia irabazteko zure oinetan duzunean, baina aurrean Maier izanik, munduko atezainik onena, ba orduan seguruenik urduritasunagaitik, ondo ez zeniola emango seguru nago. Honek zekulako gola sartu zuen.

Mundu guztiak espero ez zuena egin zuen eta horrela historian zehar gogoratuko den gola baita ere.

Tipo honek bere profesional karrera guztian penalti bat ere ez zuen erratu, eta esaten zuten ikusi zutenek inoiz ez ikusi ez den "tokerik" honena Antonin Panenka-k zuela. Hemen uzten dizuet video hau.

sábado, 28 de noviembre de 2009

ALCIDES GHIGGIA


Peñaroleko aurrelari azkar honek izan zuen munduko txapelketetako unerik esanguratsuena bere oinetan.

Une hori izan eta gero Roma eta Milanen jokatu zuen. Esaten zuten eskumako hegalean langile fina zela, halaber baita belozitate haundikoa eta jaurtiketa bortitza zuena. Ez zen ba oso ezaguna, baina 1950 eko uztailak 16 bere bizitza eta berarekin bat Uruguay eta Brasilekoa aldatu egin ziren.

"...La para Miguez y apoya Julio Pérez. Se va delante Julio Pérez con la pelota esperando que se cruce Ghiggia. Julio Pérez sigue atacando. Pérez a Ghiggia. Ghiggia a Pérez. Pérez avanza, le cruza la pelota a Ghiggia. Ghiggia se le escapa a Bigode. Avanza el veloz puntero uruguayo. Va a tirar. Tira. Goool, goool, goooool, goooooool uruguayo. Ghiggia tiró violentamente y la pelota escapó al controlar de Barboza. A los 34 minutos, anotando el segundo tanto para el equipo uruguayo. Ya decíamos que el gran puntero derecho del conjunto oriental estaba resultando la mejor figura de los uruguayos. Se escapó de la defensa brasileña. Tiró en acción violenta. La pelota rasante al poste escapó al contralor de Barboza y anotó a los 34 minutos Ghiggia el segundo tanto para Uruguay. Uruguay 2 Brasil 1. Autor del tanto Ghiggia a los 34 minutos..."

Konta daiteke orduan ligan 2 puntu balio zuela garaipenak eta 1 berdinketak. Urte hontako mundiala azkeneko lauren artean ez zen semifinalik jokatu, baizik eta ligaxka labur bat Espainia, Suedia, Uruguay eta Brasilen artean. Lehenengo bi jardunaldietan Brasilek 4 puntu lortu zituen eta Uruguay-k 3, beraz azken partiduan Uruguay-ri bakarrik balio zion garaipenak. Orduan bigarren zatiko 11.minutuan Friaça-k Brasil aurreratu zuen markagailuan, horrela 200.000 zaletuei poztasuna sartzeko gorputzean. Baina 21. minutuan Juan Alberto Schiaffino-k (Beste egun batean hitzegingo da berataz) berdinketa ezarri zuen eta horrela Brasildarrei beldurra sartu gorputzean. Hortik aurrera Brasil beldurtu egin zan eta 34. minutuan Alcides Ghiggia-k goian Carlos Solé-k kontatutako gola sartu zuen. Horrela negarra Brasilentzako baina beste mundu guztiarentzako mundialetako historian egon den golik garrantsitsuena eman zigun.

Emen bideo bat jartzen dut:

viernes, 27 de noviembre de 2009

ORESTES OMAR CORBATTA

EZIZENA: El loco, El Garrincha argentino, El dueño de la raya

Jokalari analfabeto honek zekulako "Gambeta"-gilea zan (Messi-n antzeko fintak). Futbolari askok bezala oso bizi esanguratsua izan zuen.

Famili dirugabe batean jaio zen eta hortik dator bere analfabeto izate hori. Esaten zuten ez zuela indarrik baina baita baloia hostikoz izan ezik ezin zitzaiola kendu. Penaltiak jaurtitzen baita oso trebea zan eta hemen duzue bere esaldi famatu bat "EL GRAFICO" aldizkarian publikaturikoa elkarrizketa baten ondorioz:

“En los penales, los mataba a todos. Me paraba cerca de la pelota para que el arquero no puediera reaccionar y la tiraba suave a la punta…Y pongale la firma que iba a cobrar. De 68 me sacaron solo 4."

Honi buruzko anekdota kuriosoa gol izugarri bat da. Argentinarekin Chileren aurkako neurketa batean. Lehenik eta behin atzelari bi utzi zituelako atzean gambeta batekin, jarraian atezainari iskin egin ostean bakar barrik egonik jaurtiketa egin beharrean gola sartzeko, siku gelditu zen eta beste atzelari bat, aurretik narras pasatu zitzaion. Ez da bukatu, aurrera pausu bi eman eta jaurtiketa planta egin zuen, beste atzelari bat lurrean uzteko. Zaletua isilik zegoen, atezaina atzera korrika. Beste iskin parea eginez, beste atzelari bi utzi zituen lurrean eta atezaina engainatu zuen jaurtiketa zehatz batekin.

Zekulako gola.


jueves, 26 de noviembre de 2009

LEONIDAS


Futbolari honek izan zuen anekdota kurioso bat, 1938 Munduko txapelketan POLONIA eta BRASIL -en arteko partidan, euria zela eta bigarren denboraren hasieran botarik gabe agertu zen. Baza asko zegoela eta berak bere taldekideei esan zien botak ez zituela behar ondo jokatzeko lokatz hortan. Beraz ondo hasi ziren bigarren denbora, baina arbitroak bere oinak ikustean debekatu zion horrela jokatzea. Berriz botekin jokatzen hasi ala, bat galdu zuenean ez zuen atzera begiratu eta horrela gol bat sartu zuen.

Jokalari honen ezizena "EL DIAMANTE NEGRO" zen. Nagusi askori galdetu eskero ea nor izan zen LEONIDAS haiek esango dizue zein ona zen. Bizkorra zen eta gainera erraztasun haundia zuen golak sartzeko.

1938 Mundialeko semifinalean BRASIL-eko entrenatzaileak, bere laguntzaileekin batera, LEONIDAS jesarlekuan utzi zuten pentsatuz erraza izango zela ITALIA-ren aurkako partida irabaztea. Final-an pentsatuz idei hori jarri zuten martxan, baina semifinaletan ITALIA-k BRASIL garaitu zuen eta urteetan zehar entrenatzaile horrek buruauzte hori ez zuen gainditu.