miércoles, 23 de diciembre de 2009

MUNDUKO TXAPELKETAKO B MULTZOA


Talde honetan argi dago berdintasuna dagoela nagusi. Argentina izango litzateke talderik bortitzena baina klasifikazioa lortzeko izandako arazoek "faborito" izenari garrantzia kendu diote.

ARGENTINA: Maradonaren taldea. Zer esan dituen jokalari famatuetaz. Hauek daukaten potentziala handia da baina bakarka azpimarratu beharra, gero talde lanean ez direlako oso finak. Bertan Messi izena aipatu beharra daukagu, aurtengo FIFA WORLD PLAYER eta URREZKO BALOIA irabazi duen jokalaria. Baina arazo bat daukate argentinarrek, batek bakarrik ez dituelako partiduak irabazten. Maradonaren ustez bere taldeak egiten duen lana ona da, baina denon ustez, ni barne, berea ez da ona. Ikusiko dugu nola jokatzen duen mundialean baina egia esan ez dut espero asko beraitez Maradona dagoen bitartean. Hainbat entrenatzaile onak izanik Bianchi, Batista... Ez dut sinesten Maradona onena izango zenik.



Beteranoa: Zanetti
Izarra: Messi
Izkutatua: Di Maria

---------------------------------------------------------------

NIGERIA: Hemen daukagu Afrikako selekzio indartsu bat. Hauexen jokoa belozitatean datza, hegaleko jokalari bizkorren igoerak aprobetxatuz. Taiworen belozitatean, Obinnaren arintasunaen eta Mikelen indarran datza batez be talde honen gakoa. Ez dute ezer galtzerik baina paseoan ez dira joango. Hiru horietaz aparte talde honek beste jokalari finak dituzte. Klasifikazio gogorra izan dute, sufritutakoa, baian halaber esan behar mundial polita egiteko boterea daukatela. Kontu handia izan behar dute besteek Selekzio honekin.



Beteranoa
: Kanu
Izarra
: Obi Mikel
Izkutatua
: Martins

-----------------------------------------------------------

HEGO KOREA
: Talde gogorra eta zaila garaitzekoa da korearra. Beraien indarra talde lanean datza. Beraiek defentsan onak dira, denek ondo egiten dutela presioa eta atzera-biltze onak burutzen dute. Beraien lanean erregularrak dira baina goikaldean teknika eta kalitate falta handia dute. Ustekabeak emateko erraztazuna dute baina ez dut uste aurrera pasatuko direnik.



Beteranoa: Lee Woon-Jae
Izarra: Park Ji-Sung
Izkutatua: Park Chu-Young

------------------------------------------------------------

GREZIA: Talde honi dagokio bere zaletuei animatzea. Aurreko mundialean ez ziran egon Eurokopa irabazi ostean eta aurten ondo jokatzea nahi izango dute. Talde honek erdilarien lanean dute bere boterea, nahiz eta ez izan oso jokalari trebeak, finak dira eta ez diote arerioaei mugitzen uzten eriditik aurrera. Aurrekaldean ez dute indar askorik, hori izango litzake beraientzat ikasgairik txarrena. Ez dutu uste hauek ikusitakoaz fidatuz aurrentza egingo dutenik.



Beteranoa: Karagounis
Izarra: Giannakopoulos
Izkutatua: Gekas

------------------------------------------

Zer Gertatuko da?

Batek daki! Talde hontan Argentina pasatu beharko litzateke seguruenik, baina beraietaz ez naz fidatzen. Nire ustez mundial hasierak garrantzi handia izango du. Bi aukeratzekotan orain Argentina eta Nigeria izango lirateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario