miércoles, 9 de diciembre de 2009

MUNDUKO TXAPELKETAKO A MULTZOA




Talde honek itxura polita dauka. Bertan partida oso politak jokatuko dira, beraz selekzioei buruz arituko naiz oraingo hontan.

HEGOAFRIKA: Munduko txapelketa antolatzen dutenentzat beraien mundiala oso ondo prestatzen dute, beraz hauek ere ondo prestaturik izango dute mundiala. Pasadan udan ikusi ahal izan zen bezela, talde on bat dute. Hauen aitzakirik haundiena multzoa izan da, oso zaila delako. Hauek "peloteroak" dira eta beraien hegaleko defentsen karrerak ondo aprobetxatzen dutenak baita. Mundialean ikusiko da zein ondo prestatu duten edo zein txarto irten zaien mundiala.

--------------------------------------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Mokoena
Izarra: Pienaar
Izkutatua: Gaxa

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

MEXIKO: Javier Aguirreren jokalraiek aurten berriz talde gogorra eramango dute Hegoafrikara. Hauexek erdilari gogorrengan dute beraien habilezirik haundiena, beraiek partidua ondo maneiatzen dutelako. Esan daiteke baita hegaleko jokalari bizkorrak dituztela eta aurrean ondo mugitzen diren jokalariak. Beraiek esperantza dute taldearengan, baie hezur gogorra izan arren ez dut uste aurrera egingo dutenik.

----------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Cuauhtémoc Blanco
Izarra: Marquez
Izkutatua: Castillo
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

URUGUAY: Tabarez-en mutilek ez dute bide erraza izan hona heltzeko, baina benetan ez zutena espero zen Kosta Rika-rekin hainbeste sufritzea. Hauek ere oso talde gogorra dute defentsa nagusiekin eginik. Aurrelariengan duten fedea baita larria da, zeren eta horrela ez dira partiduak irabazten, horra hor Atletico-ren kasua. Nire ustetan talde polita dute, baina ez dira pasatuko hurrengo fasera.


--------------------------------------------------------------------------------------------------

Beteranoa: Lugano
Izarra: Forlan
Izkutatua: Suarez

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FRANTZIA: Izugarrizko jokalari gazte eta nagusiak dituen talde honek mundialerako txartela, eskuz lortu zuen. Harritzekoa da horrelako talde batek ez erakustea duen boterea aurretik eta hain gaizki jokatzea fasean, baina ala eta guztiz ere, isilik ez den geratzen taldea da. Horrela ez zuen balio selekzioak aurreko munduko txapelketan 2.postua lortu zuen. Nire ustez faboritoak dira eta lehenengo fasea gaindituko dute.


--------------------------------------------------------------------------------------------------
Beteranoa: Henry
Izarra: Ribery
Izkutatua: Anelka

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


ZER GERTATUKO DA?

Ez da erraza esatea baina nire ustez Frantzia eta, hona hemen nire kexka, Hegoafrika izango dira aurrera egingo dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario